[IRUDITAN] Uretatik pasatako Herri Eguna Aginagan

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 6a, 19:23

Euria izan da nagusia igande honetan, baina Herri Eguna ospatzera atera dira hainbat herritar. Mus txapelketa jokatu da Eliza Zarrean eta piper banaketa eta sagardoa hartu dituzte amaieran. Globo aerostatikoa ez da aireratu eguraldiagatik, bigarren urtez jarraian.

AGINAGAKO JAIAK

Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jokoen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa karpan, mmm...
16:00 Puzgarriak.
18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
19:00 Herriko jubilatuen eskutik opari jaurtiketa haurrei, Arratetik plazara, iepa iepa!
19:30 Patata tortila txapelketa.
20:00 Zezen suzkoa plazan zehar; egin ihes txikito, erreko hau!
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak 25 eurotan urriaren 6ra arte salgai Usurbilgo Aitzagan eta Arraten.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Andoni Bakarlaria.
Ondoren, DJ Seymar.                                        

Urriak 12, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Serigrafia tailerra, “Zatzaizkit”-eko Beñat Iraolaren eskutik.
13:00 II.Tiratxinas jaurtiketa txapelketa.
15:30 Trainerila estropadak errioan: Gizonezkoen X. eta Emakumezkoen IV. ikurrinak. Euskotren Ligako neskak eta Euskolabel Ligako mutilak izango dira hurrenez hurren, etxeko trainerila anfitrioi delarik!
18:00 Eriz Magoaren “Auskalo” saioa.
19:00 Elektrotxaranga plazan zehar: Joselontxos.
23:30 Kontzertuak frontoian: Liher eta Enkore.
Ondoren, erromeria: Larrian Gozo.
04:00 DJak Eliza Zaharrean eta karpan.
07:30 Errefus-bilketa!

Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
-Eskerrik asko Orioko Arraun Elkarteari, estropaden antolaketan laguntzeagatik.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.