Haurren festa egun handia gaur, Aginagako jaien itzuleran

Atseden egunok igarota, biziberrituta itzuliko dira jaiak ostiralean Aginagara. Azken bi festa egunetako lehena etxeko txikienei eskainitakoa izango da, azkena "gaupasara" bideratua.

Jaiak tarteko, ohi baino asteburu luzeagoak izaten ari dira Aginagako eskolako kideak. Bihar (urriak 11) itzuliko dira festak, eta urriaren 4ko San Praixku Egun handian bezala, haurrena ospatuko da oraingoan eta jai izango dute gaztetxoek. Plaza giroan ospatuko dute festa egun handia; jolasak, bazkaria, txokolate jana, puzgarriak, buruhandiak... izango dira. Eta euririk ez dago iragarria ostiralerako, baina bai haurrentzako Arrate elkarteko tabernatik helduenen eskuetatik behera eroriko den opari jasa! 

Umeen Eguna gazteek borobilduko dute Aginaga Sagardotegian iragarri duten afariarekin. Gauean kontzertuak; Rukula, Andoni eta Dj Seymar.


AGINAGAKO JAIAK

Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jokoen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa karpan, mmm...
16:00 Puzgarriak.
18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
19:00 Herriko jubilatuen eskutik opari jaurtiketa haurrei, Arratetik plazara, iepa iepa!
19:30 Patata tortila txapelketa.
20:00 Zezen suzkoa plazan zehar; egin ihes txikito, erreko hau!
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak 25 eurotan urriaren 6ra arte salgai Usurbilgo Aitzagan eta Arraten.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Andoni Bakarlaria.
Ondoren, DJ Seymar.                                        

Urriak 12, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Serigrafia tailerra, “Zatzaizkit”-eko Beñat Iraolaren eskutik.
13:00 II.Tiratxinas jaurtiketa txapelketa.
15:30 Trainerila estropadak errioan: Gizonezkoen X. eta Emakumezkoen IV. ikurrinak. Euskotren Ligako neskak eta Euskolabel Ligako mutilak izango dira hurrenez hurren, etxeko trainerila anfitrioi delarik!
18:00 Eriz Magoaren “Auskalo” saioa.
19:00 Elektrotxaranga plazan zehar: Joselontxos.
23:30 Kontzertuak frontoian: Liher eta Enkore.
Ondoren, erromeria: Larrian Gozo.
04:00 DJak Eliza Zaharrean eta karpan.
07:30 Errefus-bilketa!

Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
-Eskerrik asko Orioko Arraun Elkarteari, estropaden antolaketan laguntzeagatik.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.