Lau urteko etenaldiaren ostean, errioa estropaden lehiatoki bizia izan dugu Aginagako jaien azken txanpan. Denboraldia amaitu berri duten punta-puntako arraun taldeak gonbidatu ditu Jai Batzordeak. Arraun festa ikusgarria ospatu da.
500 metroko eremuan 4 ziaboga egin behar zituzten, guztira 2 kilometroko bidea osatu behar zuten partaideek. Biziena Orio izan da, bai laugarrenez ospatu den emakumezkoen trainerila txapelketan, baita hamargarrenez ospatu den gizonezkoen trainerila txapelketan ere.
Aginagako bandera gogotik astinduz agurtu dute oriotarrek txapelketa. Hemen sailkapena:
SAILKAPENA
Emakumezkoen 4. Trainerila Txapelketa
1-Orio 9:15
2-Ondarroa 9:43
3-Hondarribia 9:52
4-Donostia 10:08
Gizonezkoen 10. Trainerila Txapelketa
1-Orio 7:59
2-Hondarribia 8:04
3-Ondarroa 8:10
4-Zarautz 8:17
5-Donostia 8:19
6-Aginaga 8:52