Jaiak borobilduko dituen gaupasa giro betean Aginaga

Azken gaua. Azken gaua dute Aginagako festek. Eta azkena, gautxori parranda zaletuena izango da noski. Jendetza espero dute San Praixkuen azken orduetan. Eguna argitu arteko festa giroa izango dute. Arratsaldean abiatu dute gaupasa, Joselontxos txarangakoen eskutik.

Parranda zaletuenek ate joka duten gaupasa luzearen abiapuntua izan da Joselontxos txarangak Aginagako Eliza Zaharraren bueltan afalaurretik egin duen kalejira. Pixkanaka, Arrate elkarte aurreko terraza buelta jendez betetzen joan da. Afariak nonahi gaur jatetxe eta sagardotegietan, eta afalostean denak Aginagara!

Kontzertu gau luzea iragarri dute San Praixkuak borobiltzeko:
Urriak 12, larunbata
23:30 
Kontzertuak frontoian: Liher eta Enkore.
Ondoren, erromeria: Larrian Gozo.
04:00 DJak Eliza Zaharrean eta karpan.
07:30 Errefus-bilketa!