18:00 Olentzerori harrera Aginagako Sekaña inguruan.
Ondoren, trikitilariez lagundurik kalejira Eliza Zaharrera.
Bertan, gutun bilketa eta gaztain jana.
Zehaztasunak: "Olentzero mendi aldetik jaitsiko da Aginagara. Trikitilariez lagundurik, kalejiran joango gara Eliza Zaharrera. Han eskutitzak emateko aukera izango dugu eta baita gaztain goxo-goxoak jateko ere. Animatu zaitezte, magiaz beteriko eguna izango da eta!!".
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.