2019/12/18 19:00

Aurkezpena

Aginagako Eliza Zaharraren proiektuaren aurkezpena

Aginagako Eliza Zaharraren proiektuaren aurkezpena
Aginagako Eliza Zaharra, Aginaga

Ordua: 19:00.
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.
Zehaztasunak: Aginagako Eliza Zaharreko proiektuaren nondik norakoen berri emango dute bilera honetan. "Joan den urtean, gazteok buru-belarri jardun gara proiektua gauzatu asmoz. Honenbestez, agiñatar orori proiektuaren inguruko azalpenak eman nahi genizkizueke. Ideia berri eta elkarlana oinarri hartuta, zuen guztion beharra dugunez, bertan elkar ikustea espero dugu".
Jorratuko den gai zerrenda:
-Aginagako Herri Elkargunearen oinarrizko proiektuaren nondik norakoen aurkezpena.
-Origami arkitekturakoen azalpenak.
-Auzolan taldearen sorrera.
-Urteko plangintza.

Deitzaileak: Aginagako Jai Batzordea, Aginagako gazteak.