Lizentziak banatzeko sistema alda dezala eskatzen dio Foru Aldundiari, angula biltzaile talde batek

Noaua Aldizkaria 2019ko abe. 12a, 11:37

Lizentzia lehendik zutenek bakarrik dute berritzeko aukera, lizentzia gabe dagoen angula biltzaile talde batek NOAUA!ra helarazi duen adierazpenean salatzen duenez. Arbitrariotzat jotzen duten lizentzien banaketa sistema aldatzea eskatzen dute, "denok eskubide berdina dugulako".

Lizentziarik gabeko angula-zaleen adierazpena:
Lehenik eta behin, angularen iraupenaren alde gaudela argi eta garbi utzi nahi dugu, behar diren neurriak hartzeko prest gaude. Horregatik, Europatik hartzen dituzten neurriekin bat gatoz, baina Diputaziotik lizentziak nola banatzen edo mantentzen diren ez gatoz bat.

Badira hamar urte edo ez dituztela lizentzia berririk eman angula arrantzatzeko. Lizentzia lehendik zutenek dute bakarrik lizentzia urtero berritzeko aukera. Angularen arrantza praktikatu ahal izateko beharrezkoa da lizentzi pertsonal eta besterezina edukitzea. Gune mugatu batean bakarrik baimentzen duena arrantzaren jarduera. Aurreko denboraldiko lizentzia aurkezten ez badute dagokion isuna jarriko zaie eta gainera lizentzia ez da berrituko. Bi lizentzi mota daude lehorretik eta itsasontzitik. Lizentzia eta egun bakoitzeko gehienez bi kilo arrantza daitezke, baina hau dena talde mugatu batzuen esku bakarrik dago eta beraz arrantza egiteko ez dugu aukerarik.

Diputazioko arduradunarekin hitz egin dugu behin baino gehiagotan gure kexa elkarbanatuz lizentziak berritzeko garaian eta guri ulertaraziz arrazoia dugula. Usurbilgo alkatearekin bildu ginen orain dela sei urte edo eta berarekin elkartu zenean ere onartu zion arrazoia genuela baina urteak joan...urteak etorri ...berdin jarraitzen du.

Azken urteetan Usurbilgo udaletxetik deitu diote behin baino gehiagotan gai honetaz hitz egiteko eta ez du kasurik egiten. Honen aurrean, gure kezka azaldu nahi dugu eta bere jokabidea salatu. Horretarako pentsatzen dugu lizentziak nola banatzen diren aldatzeko garaia dela eta beraz angula arrantzatzeko zerrenda irekia izatea eskatzen dugu. Urtero zozketa bidez baimenak banatuz edo beste modu batez, baina denok aukera izan dezagun lizentzia izatera. Denok eskubide berdina dugulako eta sistema hau arbitrarioa ikusten dugulako, ibai bazterren zaintza gogortu baitu.

Besterik gabe pertsona arduradunari bere konpetentziak bete ditzan eskatzen diogu eta gure herriko ohitura errespetatu dezan legeak berriztatuz.

Lizentziarik gabeko angula-zaleak