Miriam Arrillaga Beloki omenduko duen pilota jaialdia antolatu dute Aginagan, txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 14a, 09:47

Emakume Master Cup-en 4 t´erdiko txapelduna omenduko du Aginagako herriak urtarrilaren 25ean, bertako frontoian ospatuko den pilota jaialdian. Miriamek eta maila profesionalean lehiatzen ari den Aitor Aranguren pilotari aginagarrak neurketa bana jokatuko dute. Hitzordurako sarrerak salgai dituzue jada.

Zubietak egin bezala, Aginagako herriak Miriam Arrillaga Beloki Emakume Master Cup-eko 4 t ´erdiko txapelduna omenduko du urtarrilaren 25ean. Antxomolantxa Elkarteak eta Usurbilgo Udalak 18:00etan Ariztitxo frontoian antolaturiko pilota jaialdiaren erdian izango da. Arrillagak berak parte hartuko dute neurketetako batean, sestean maila profesionalean lehiatzen ari den Aitor Aranguren aginagarrak:
-Patri Espinar-Miriam Arrillaga - Eneritz Arrieta-Maider Mendizabal
-Binakako Promozio Txapelketa 2020: Arteaga II-Urretabizkaia II - Peña II-Aranguren

Sarrerak salgai
Pilota jaialdirako txartelak aurrez eskuratu ahalko dira Bordatxon eta Arraten edo entradasfronton.com atarian. Edo egunean bertan Aginagako frontoian. Prezioak: 10 euro (16 urtetik gorakoek), 5 euro (10-15 urte artekoek), doan (0-9 urte artekoek).