Estropaden itzulera erriora igandean

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 14a, 09:38

Estropadak itzuliko dira igandean (hilak 19) erriora; Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Aginagatik Oriora, goizeko 10:30etan hasita.

Estropaden lehiatokia izango dugu errioa igande honetan (urtarrilak 19). Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Orian, goizeko 10:30etan hasita. Aginaga izango du abiapuntua eta Orio helmuga. 

Proba bi modalitateetan ospatuko da. Batetik, 4.000 metrokoan parte hartuko dute arraunlari gazteenek, 6.000 metrokoan arraunlari helduagoek. Ia 5 kilometroko luzeera izango duen 4.000 metroko saioan, infantil eta kadeteen mailako taldeak lehiatuko dira. Sarikolan abiatuko dute proba, eta Orion izango dute finkatua helmuga. 6.000 metroko saioko parte hartzaileek aldiz Mapil paretik abiatuko dira. Jubenil eta absolutu mailako arraunlariek parte hartuko dute.

Orioko Karkara herri aldizkariak zehaztu duenez gainera, beste modalitateetako ontziak ere parte hartzekoak dira, txapelketatik kanpo.

Oriaren Traineru Jaitsiera
Ibilbide luzea du probak; iaz mende laurdena bete zuen. Gertutik, Euskal Herritik baina baita urrunagotik ere, Mediterraneo aldeko lehiakideak erakartzen ditu Oriaren Traineru Jaitsierak. 26. ediziorako data finkatua du antolakuntzak; otsailaren 22an ospatzekoa dute. Proba hau ere, igande honetakoaren antzera, Aginagatik Oriora.