Binakako Promozio Txapelketan Peña II izango du talde kide Aitor Arangurenek, Arteaga II-Urretabizkaia II bikotea aurkari. Miriam Arrillaga Patri Espinarrekin batera lehiatuko da, Eneritz Arrieta-Maider Mendizabal bikotearekin. Lehenbizi emakumezkoen partida jokatuko da, herri omenaldia egingo zaio gero Miriami. Eta ondoren, Aitor Arangurenen neurketa ospatuko da.
Sarrerak salgai
Pilota jaialdirako txartelak aurrez eskuratu ahalko dira Bordatxon eta Arraten edo entradasfronton.com atarian. Edo egunean bertan Aginagako frontoian. Prezioak: 10 euro (16 urtetik gorakoek), 5 euro (10-15 urte artekoek), doan (0-9 urte artekoek).