Euskal Herriko 12. Mus Txapelketako lehen sailkatze proba ostiralean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 22a, 09:12

Abian da Euskal Herriko Mus Federazioak antolaturiko txapelketaren hamabigarren edizioa. Herrietako kanporaketa faseekin hasi da; azken urteon ildotik, Aginagan eta Usurbilen saio bana jokatuko da. Aginagakoa ostiral honetan, hilaren 24an.

Aginagakoa Atarialden jokatuko da, Usurbilgoa Aitzagan. Bikote irabazleak Gipuzkoa mailako finalerako sailkatuko dira. Sari ederrak daude jokoan.

Euskal Herri luze zabalean antolatzen diren txapelketetan parte hartzen duten muslariak biltzeko sortu zuten EH-ko Mus Federazioa. "Zazpi herrialdetako muszale eta muslariez osatzen da eta gure herriak bizi duen zatiketa administratiboaz gaindik, nazio bakar gisa antolatu eta garatzen dugu gure jarduna eta aldi berean nazio kontzientzia indartu. Musean jokatzeko dauden modu eta ohitura ezberdinei lekua eskaintzen diegu herrietako kanporaketetan eta ondoren guztientzako joko arau eta irizpideak bateratu eta bat eginik antolatzen dugu Euskal Herri osoko txapelketa". 

EUSKAL HERRIKO 12. MUS TXAPELKETA
Herri mailako kanporaketak:
-Urtarrilak 24, 22:00 Aginagako Atarialde Elkartean.
-Urtarrilak 31, 22:00 Usurbilgo Aitzaga Elkartean.
Oharra: izen ematea 21:30etan irekiko dute. Prezioa: bikoteko 20 euro.

Herrialde mailako finalak:
-Gipuzkoakoa otsailaren 29an. Sariak: txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak...

Euskal Herriko finala:
Zigoitiako Gopegin martxoaren 14an.
Sariak:
-Txapeldunak: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat, dena barne.
-Txapeldun ordeak: garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat Karibera bidaia, dena barne.
-3. bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
-4. bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
-5. eta 8. postu artean sailkaturiko bikoteak: 250 euro.
-9. eta 16. postu artean sailkaturiko bikoteak: 100 euro.

Informazio gehiago: ehmus.eus
Antolatzailea: Euskal Herriko Mus Federazioa.