Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Euskal Herriko Arraunketa Olinpikoko Txapelketa larunbatean errioan

Noaua Aldizkaria 2020ko urt. 24a, 08:00

Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko zen aurreko igandean; larunbatean arratsaldeko 15:00etan Euskal Herri mailako txapelketa. Orian,  Aginagatik Oriora.

Arraunerako lehiatokia izango dugu berriz errioa asteburuan. Urtarrilaren 19an Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Orian, Aginagatik Oriora. Larunbat honetan, Euskal Herri mailakoa ospatuko da, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. 

Proba bi modalitateetan ospatuko da. Batetik, 4.000 metrokoan parte hartuko dute arraunlari gazteenek, 6.000 metrokoan arraunlari helduagoek. Ia 5 kilometroko luzeera izango duen 4.000 metroko saioan, kadeteen mailako taldeak lehiatuko dira. Sarikolan abiatuko dute proba, eta Orion izango dute finkatua helmuga. 6.000 metroko saioko parte hartzaileek aldiz Mapil paretik abiatuko dira. Jubenil eta absolutu mailako arraunlariek parte hartuko dute.

Oriaren Traineru Jaitsiera
Ibilbide luzea du probak; iaz mende laurdena bete zuen. Gertutik, Euskal Herritik baina baita urrunagotik ere, Mediterraneo aldeko lehiakideak erakartzen ditu Oriaren Traineru Jaitsierak. 26. ediziorako data finkatua du antolakuntzak; otsailaren 22an ospatzekoa dute. Proba hau ere, Aginagatik Oriora.