Aginagako Eskolak herria girotu du Santa Ageda bezperako ospakizunekin

Noaua Aldizkaria 2020ko ots. 4a, 16:44

Eskolatik kalejiran irten dira ikasle, irakasle eta gurasoak. Santa Ageda bezperako ospakizunetako lehen geldialdia eskuzabalik hartu duten Aginaga Sagardotegian egin dute.

Ezohiko astearte arratsaldea bizi izan dute Aginagako Eskolako kideek. Pozarren irten dira bazkalostean ikastetxetik makilak eskutan kalejiran, Santa Ageda bezpera ospatzera. Lehen geldialdia bazkaltzen amaitzen ari ziren Aginaga Sagardotegian izan dute. Gogotik txalotu dituzte eskolako gaztetxoek eskaini duten kopla saioa. Aginagan barrena osteratxoa egitekoak ziren, goiz euritsuaren ostean ateri izan duten bazkalostean.