Aitor Arangurenen debuta eskuz binakako txapelketan eta kirol taldeen neurketak, asteburuko kirol agendan

Eskubaloi eta futbol neurketekin batera, pilota kontuak asteburuan. Ostiral honetan, Aitor Aranguren aginagarrak eskuz binakako pilota txapelketan debutatuko du. Aimar Olaizolarekin batera lehiatuko da, eskua mindua duen Mikel Urrutikoetxearen ordez. Neurketa ETB-k zuzenean eskainiko du gaueko 22:00etan hasita.

Aginagarra lehenbiziko aldiz eskuz binakako txapelketan lehiatuko da ostiralean (otsailak 7) Zestoan. Aimar Olaizolarekin batera jokatuko du aipatu txapelketaren asteburuko jardunaldia. Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta izango dituzte aurrez aurre. Aimar Olaizolaren lehiakide Mikel Urrutikoetxea ordezkatuko du Aitor Arangurenek. Atzelariak eskuin eskuan arazoak ditu aurreko neurketa batean mindu ostean. Aranguren ariko da bere ordez. Pilota partida ETB1 zuzenean eskaintzekoa da; aipatu moduan, otsailaren 7an, gaueko 22:00etan hasita. Neurketa garrantzitsua, Olaizola eta Urrutikoetxea eskuz binakako txapelketako seigarren postua eskuratu eta “play-off”etarako sailkatu nahian baitabiltza.

FUTBOLA HARANEN
Otsailak 8, larunbata
10:00 
Alebin neskak:
Udarregi 5-Urnieta 5
Udarregi 6A-Urnieta 6
11:15 Infantil mutilak: Usurbil B-Internacional
16:00 Erregionalak: Usurbil F.T.-Mariño

Otsailak 9, igandea
10:00
2010ean jaiotakoen Futbol Eskolako topaketa:
Usurbil-Ostadar
Hernani-Ostadar

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Otsailak 8, larunbata
Eskola Kirola
9:30 
Alebin mutilak: Udarregi 5A-Urnieta 5A
9:30 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Urnieta 5B
11:00 Infantil neskak (G2 amaiera fasea): Udarregi B Usurbil-Aloña Mendi K.E B
12:30 Infantil neskak (G2 amaiera fasea): Udarregi A Usurbil-CIMDE Elgoibar

Usurbil K.E.
16:00 
Kadete mutilak (Diputazioko torneoa): Usurbil K.E.-Herreria Bidebieta Bera-Bera
17:30 Jubenil mutilak (Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Ereintza Aguaplast
19:00 Senior neskak (Euskadiko Txapelketa): Urbil Usurbil K.E.-Construcciones Ugarte Aloña Mendi