Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña, Aginaga Sagardotegiko otsailaren 29ko bertso-afarian

Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak gonbidatu ditu Antxomolantxa Elkarteak antolaturiko bertso-afarira. Sarrerak salgai dituzue jada Aginaga Sagardotegian eta Arraten.

Lau urtean behin izaten ditu otsailak 29 egun. 2020an egokitu da hilabete honek egun bat gehiago izatea eta berezia izango da Aginagan. Antxomolantxa Aginagako Herri eta Kultur Elkarteak Aginaga Sagardotegiaren laguntzaz bertso-afaria antolatu du otsailaren 29an Aginaga Sagardotegian. Punta-puntako hiru bertsolari gonbidatu dituzte hitzordura: Oihana Iguaran (Amasa-Villabona, 1991), Sebastian Lizaso (Azpeitia, 1958) eta Andoni Egaña (Zarautz, 1961)!

Antolakuntzak helarazitako ondoko kartelean irakurri dezakezuenez, jaialdia hiru zatitan banatua egongo da. Afalaurretik, trikipoteoa ospatuko da; Arrate tabernatik abiatuko da. Gero bertso-afaria Aginaga Sagardotegian. Eta afalostean erromeria Ostolaza eta Lutxurdiorekin. Jaialdi betea beraz.

Adi, bertso-afaritarako txartelak salgai dituzue jada 30 eurotan Aginaga Sagardotegian bertan edota Arraten. Honako menua dastatu ahalko duzue: bakailu tortila, txuleta eta entsalada, gazta eta menbriloa, kafea eta kopa, txotxa barne. 

Otsailak 29, larunbata
20:00 Trikipoteoa Arrate tabernatik.
21:00 Bertso-afaria Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin. Menua: bakailu tortila, txuleta eta entsalada, gazta eta menbriloa, kafea eta kopa, txotxa barne. 
Ondoren, erromeria: Ostolaza eta Lutxurdio.
Sarrerak: 30 eurotan salgai aurrez Aginaga Sagardotegian eta Arrate tabernan. 
Antolatzailea: Antxomalantxa Aginagako Herri eta Kultur Elkartea.
Laguntzailea: Aginaga Sagardotegia.

Urteurren afaria
Aginaga Sagardotegia ireki zuteneko 28. urteurreneko afaria ospatu zuten otsailaren 7an. Sagardotegia goraino betea zutela, eta Mikel Alkorta eta Ane Azkonobieta trikitilariek girotu zuten gaualdian.