91 ontzi eta 1.300 arraunlari baino gehiago espero dira, larunbateko Oriako 26. Traineru Jaitsieran

Kantauri aldeko nahiz Mediterraneo aldetik heldutako 91 ontzi eta 1.200-1.300 arraunlariren topagunea izango da errioa larunbatean, otsailaren 22an Aginagatik Oriora ospatuko den Oriako 26. Traineru Jaitsierari esker. Asteazken honetan aurkeztu dute jaialdia Orioko Arraunetxean. 

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, 1995. urtean ospatzen hasi zirenetik 17.000 arraunlarik baino gehiagok parte hartu dute jaitsiera honetan. Parte hartzaileak gehitzen joatearekin batera, prestigio mailan ere gorantz egin du hitzorduak. "Guretzako egun berezi bat da. Kanpotik ere egun seinalatu bat izaten dela ikusten dugu", adierazi dute antolatzaileek Arraunetxeko agerraldian. Alderdi hau nabarmendu nahi dute, Oriako Jaitsieran izan duten parte hartzearen ispilu izan direlako hein handi batean uda parteko estropaden denboraldian arraun talde askok eskuratu dituzten emaitzak. "Oriako Jaitsieran ze emaitza eman diren, gero udan asko nabaritu da. Hemen ondo ibili dena, gero udan ondo ibili da", adierazi dute.

Orioko alkate Anuska Esnalen esanetan, "Oriako Jaitsierarekin Orioko nortasunaren igoera dator. Orio zerbait bada arrauna da. Arraunak adierazten digu nondik gatozen eta nora goazen; alde batetik nortasun ikur bezala eta bolondresa, herrian hainbat jendek egiten duen lana goraipatzen duelako egun honek. Goraipatu Arraunetxearen lana, protagonistak, arraunlariak. Harrotasunez egun hori besarkatu, gure babesa eskaini. Gozatu dezala arraunlariak egun handi honetaz".

Agerraldian Orio Arraunketa Elkartearen azken hamarkadako babesle Baby Auto enpresa agurtu dute agerraldian, babesle izateari utziko dio eta. Agerraldian nabarmendu duten moduan, klubaren unerik gogorrenean heldu eta gozoenean doan honetan, oroigarri batekin emandako babesa eskertu nahi izan dio Orio A.E.-k aipatu enpresari.

Giro eguzkitsua dago iragarria larunbaterako. Bertaratzeko gonbita luzatu dute antolatzaileek.


ORIAKO 26. TRAINERU JAITSIERA
Eguna: otsailak 22, larunbata.
Ordua: 16:00.
Tokia: Aginagatik Oriora.
Bi proba:
-4.000 metrokoa Sarikola-Orio artean. Mediterraneoko ontzientzat, emakumezko absolutu, jubenil eta beterano mailakoentzat.
-6.000 metrokoa Mapil-Orio artean. Gizonezkoen absolutuen mailako traineruentzat.

4.000 metroko proba, Sarikola-Orio artean
Parte hartzaile kopurua: 58.
Irteera ordutegia: 16:00-16:57 artean. Minuturo talde bat ureratuko da.
Irteeren hurrenkera: 
-Llagut-ak (16:00-16:06):
Vogadors de Calafell, Rem Arenys de Mar, Club Martim Barcelona "B", Club Martim Barcelona "A", C Rem Cambrils, Rem Capgrossos Mataro, Nat Badalona.
-Mixtoak+jubenilak (16:07-16:16):
Ilunbe Trintxerpe, TAK Tolosaldea, San Juan, Donostia Arraun Lagunak, Zumaia, Busturialdea, Hernani, Arkote, Bermeo (Denia), Zarautz.
-Beteranoak (16:17-16:37):
Club Rem Cambrils, Rem Capgrossos Mataro, Mundaka, Club Rem Badalona, CN Gandia (Hernani), Betulo Txanpa, Plentzia "B", Sestao "B", Badok 13 Zarauzko Beteranoen A.E. "B", Ibaialde AE, Bilboko Beteranoak, Perillo, Endaika, Mundaka, CR Chapela, Sestao "A", Zumaia, Getxo, CD Fortuna KE, Plentzia "A", Badok 13 Zarauzko Beteranoen A.E. "A".
-Traineruak (EAB-ABF): emakumezkoen absolutuak (16:38-16:57):
CN Benidorm-Anemona (Minbizia), CN Benidorm, Universitat de Alacant, Club Rem Badalona, Orio Babyauto "B", Kaiarriba "B", Lutxana AE, Lapurdi, Hernani, Ondarroa AE, Isuntza AE, San Juan, TAK Tolosaldea, Deustu, Zumaia, Hibaika, Hondarribia, Kaiarriba "A", Donostia Arraun Lagunak, Orio Babyauto "A".

6.000 metroko proba, Mapil-Orio artean
Parte hartzaile kopurua: 33.
Irteera ordutegia: 16:58-17:30. Minuturo talde bat ureratuko da.
Irteeren hurrenkera:
-Traineruak (GAB-ABM): gizonezko absolutuak:
Rem Badalona, RCN Denia (Bermeo), Universitat de Alacant, Hondarribia "C", Zarautz "B", Santurtzi "C", Ondarroa "B", Isuntza AE "B", Mutriku, San Juan "B", Busturialdea, Hibaika, Lapurdi, Santurtzi "B", Hondarribia "B", Orio Babyauto "C", Getxo, Santoña, Zumaia, Arkote, Pedreña, San Juan "A", Kaiarriba "B", Getariako AE, San Pedrotarra, Orio Babyauto "B", Zarautz "A", Isuntza AE "A", Ondarroa "A", Kaiarriba "A", Santurtzi "A", Hondarribia "A", Orio Babyauto "A".