Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin bertso-afaria larunbatean Aginagan

Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak gonbidatu ditu Antxomolantxa Elkarteak otsailaren 29rako Aginaga Sagardotegian antolaturiko bertso-afarira. Sarrerak salgai dituzue jada sagardotegian bertan eta Arraten.

Antxomolantxa Aginagako Herri eta Kultur Elkarteak Aginaga Sagardotegiaren laguntzaz bertso-afaria antolatu du otsailaren 29an Aginaga Sagardotegian. Punta-puntako hiru bertsolari gonbidatu dituzte hitzordura: Oihana Iguaran (Amasa-Villabona, 1991), Sebastian Lizaso (Azpeitia, 1958) eta Andoni Egaña (Zarautz, 1961)!

Antolakuntzak helarazitako ondoko kartelean irakurri dezakezuenez, jaialdia hiru zatitan banatua egongo da. Afalaurretik, trikipoteoa ospatuko da; Arrate tabernatik abiatuko da. Gero bertso-afaria Aginaga Sagardotegian. Eta afalostean erromeria Ostolaza eta Lutxurdiorekin. Jaialdi betea beraz.

Adi, bertso-afaritarako txartelak salgai dituzue jada 30 eurotan Aginaga Sagardotegian bertan edota Arraten. Honako menua dastatu ahalko duzue: bakailu tortila, txuleta eta entsalada, gazta eta menbriloa, kafea eta kopa, txotxa barne. 

Otsailak 29, larunbata
20:00 Trikipoteoa Arrate tabernatik.
21:00 Bertso-afaria Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin. Menua: bakailu tortila, txuleta eta entsalada, gazta eta menbriloa, kafea eta kopa, txotxa barne. 
Ondoren, erromeria: Ostolaza eta Lutxurdio.
Sarrerak: 30 eurotan salgai aurrez Aginaga Sagardotegian eta Arrate tabernan. 
Antolatzailea: Antxomalantxa Aginagako Herri eta Kultur Elkartea.
Laguntzailea: Aginaga Sagardotegia.