Kultur Bira

Oreka TX taldearen kontzertua zuzenean gaur streaming bidez

Kultur Birak Aginagara jauzi egingo du asteburuan. Asier Kidam magoak bisitatuko du Eliza Zaharra larunbatean eta ostiral honetan, Oreka TX taldearen kontzertuaz gozatu ahalko da. Emanaldiotarako izen ematea itxita dago, baina hitzorduotara joaterik ez baduzue, Oreka TX-en emanaldia zuzenean ikusi ahalko duzue.

Asteburuarekin batera bueltan datorkigu bizi dugun osasun krisialdiak gehien kolpatu duen sektoreeko bat, kulturgintzarena lagundu eta herri bizitza etenda egon ostean, herritarrei eskaintza oparoa plazaratzea helburu duen Kultur Bira. Usurbilgo festak ospatu behar ziren lehen egunetan, lehen ekitaldiak Txokoalden, Santuenean eta Kaxkoan ospatu ostean, Aginagara jauzi egingo du uztaila amaierara arte herri eragile anitzek elkarlanean osatu duten zikloak.

Kultur Biraren baitan, larunbatean Asier Kidam magoaz gozatzeko aukera izango da Eliza Zaharrean eta ostiral honetan, Oreka TX taldeak kontzertua eskainiko du gune berean. Bi hitzorduotarako izen ematea itxita dago, baina adi; Oreka TX taldearen emanaldira joaterik ez duzuenontzat, usurbilkultura.eus ataritik zuzenean streaming bidez. Iragan astean, Santueneko karpa guneko kontzertuekin egin zuten moduan.

Adi baita, datorren astetik aurrera ospatuko diren ekitaldietarako izen emateak zabalik segitzen du; Herri Kirolen Eguna, antzezlanak, kontzertuak... Ekitaldi eskaintza zabala datorkigu asteotan. 

USURBILGO KULTUR BIRA
UZTAILAK 10, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zaharrean: Oreka TX
“Koklea Oreka Tx bandaren proiektu berria da. Zientziak natura bere lengoiaren bitartez interpretatzen duen bezala, Oreka Tx-ek txalaparta erabiltzen du bere ingurumenaren irakurketa egin eta partekatzeko. Boskoteak azken urteetan musikan egin duen ibilbidearen emaitza islatzen da lan horretan, berezko duten estiloan sakonduz eta musika tresna organiko eta naturalak erabiliz lengoaia garaikide batean”.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 8ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. Streaming zerbitzua egongo da.
Edukiera: 60 lagun.

UZTAILAK 11, LARUNBATA
18:00 Asier Kidam magoa Aginagako Eliza Zaharrean: “Aroa eta mirariak” ikuskizuna
“Asier Kidam mago gasteiztarraren ikuskizun berria da “Aroa eta mirariak”, haur eta familientzako emanaldi dotore eta aparta. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, ikusleek mirari txikiak bizitzeko aukera izango dute”.
Gomendatutako adina: 5 urtetik gora.
Sarrera: Heldu/arduradun bakoitzak, bereaz gain, beste 2 sarrera eskatu ahalko ditu. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 8ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 60 lagun.

UZTAILAK 16, OSTEGUNA
09:00-17:30 UEU-ren 48. udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldiak Udarregi Ikastolan: “Pandemiak, distopiak eta mundu berriak”.
20:00 Kontzertua Mikel Laboa plazan: Gartxot.
“Aurten, beste urte batez, gurean izango ditugu UEUk, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolaturiko jardunaldiak. Covid19ak sorturiko errealitate distopikoez eta bertan sorturiko aukerez hausnartzeko parada paregabea eskainiko digute bost adituk. Iluntzean, Gartxot musikari donostiarrarren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 14ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 40 lagun.

UZTAILAK 17, OSTIRALA
19:00 Antzerkia Olanoenea plazan: “Skratx”
“Antzezlan dibertigarria da Skratx, umeentzako zein helduentzako. Skratx-ek, denboraren poderioz, superheroitik antiheroira nola igaro den kontatuko digu. Umorez eta samurtasunez beteriko emanaldia dugu honako hau”.
Sarrera: Heldu/arduradun bakoitzak, bereaz gain, beste 3 sarrera eskatu ahalko ditu. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 14ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 30 lagun.

20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarra kanpoan: Malen eta Maddi
“Azkenaldian, herriko oholtzak Usurbilgo emakume gazteen ahalduntze-prozesuaren lekuko izan dira. Malen Azpiazu eta Maddi Zuloaga prozesu horren adibide ditugu: talentua eta ausardia gainezka, euren ahots indartsuez gozatzeko aukera paregabea izango dugu Kultur Biran”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 14ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.


UZTAILAK 18, LARUNBATA
20:00 “Birritan bortxatua” antzezlana eta Jurgi Ekizaren emanaldia Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.
“Antzerkia eta zuzeneko musikak uztartuko ditu uztaileko hirugarren larunbateko proposamenak. Batetik, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen eskutik, “Birritan Bortxatua” antzezlana izango dugu ikusgai. Nagore bortxatua izan da: salaketa jarri, eta epaiketa nola bizi duen kontatuko du antzezlan sakon eta beharrezko horrek. Nagore Laffageren eta Iruñeko talde bortxaketako epaiketetan oinarritua, euskarazko “fikzio-dokumental” estiloko antzezlana dugu.
Jarraian, Jurgi Ekizaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Willis Drummond taldeko sortzaile eta kantariak argitaratu berri du bere lehen disko bakarlari gisa. Rock ilun eta pertsonala, zati indartsu zein distortsionatuak, zati minimalista batzuekin nahastuz, ahots eta hitz gordinez datorkigu sortzaile lapurtarra”.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 16ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 60 lagun.


UZTAILAK 19, IGANDEA
Herri Kirolen Eguna
10:00 Sega ekitaldia Amitzaren eskutik, Udarregi Ikastolaren pareko belardian.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 180 lagunentzako lekua.

12:00 Gipuzkoako Harri Txiki altxatze Txapelketa Dema plazan.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Oharra: "eguraldi txarraren kasuan, pilotalekuan egingo da 158 pertsonako edukierarekin. Eguraldi onaren kasuan berriz, plazan egingo da 248 pertsonako edukierarekin".

18:00 Giza-proba eta ondoren idi-dema Dema plazan.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 114 lagunentzako lekua.

Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 16ra arteko epea. 


UZTAILAK 24, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Odolaren Mintzoa
“Odolaren Mintzoa talde usurbildarra formatu akustikoan gozatzeko aukera izango dugu Kultur Biran. Argitaratuak dituzten bi diskoetako abestiez eta bertsioz osaturiko kontzertua izango da”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 22ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 31, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Dalton Anaiak
“Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen akustikoa dugu Dalton Anaiak izeneko proiektu berria”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 29ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.