Kultur Bira

Asier Kidam magoak Eliza Zaharrera joandakoak txunditu ditu

"Aroa eta mirariak" emanaldi berria eskaini du Asier Kidam mago gasteiztarrak, Kultur Biraren baitan, Aginagako Eliza Zaharrean. Datorren astean hitzordu gehiago: antzezlanak, kontzertuak eta Herri Kirolen Eguna.

KULTUR BIRA
UZTAILAK 16, OSTEGUNA
09:00-17:30 UEU-ren 48. udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldiak Udarregi Ikastolan: “Pandemiak, distopiak eta mundu berriak”.
20:00 Kontzertua Mikel Laboa plazan: Gartxot.
“Aurten, beste urte batez, gurean izango ditugu UEUk, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean antolaturiko jardunaldiak. Covid19ak sorturiko errealitate distopikoez eta bertan sorturiko aukerez hausnartzeko parada paregabea eskainiko digute bost adituk. Iluntzean, Gartxot musikari donostiarrarren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 14ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 40 lagun.

UZTAILAK 17, OSTIRALA
19:00 Antzerkia Olanoenea plazan: “Skratx”
“Antzezlan dibertigarria da Skratx, umeentzako zein helduentzako. Skratx-ek, denboraren poderioz, superheroitik antiheroira nola igaro den kontatuko digu. Umorez eta samurtasunez beteriko emanaldia dugu honako hau”.
Sarrera: Heldu/arduradun bakoitzak, bereaz gain, beste 3 sarrera eskatu ahalko ditu. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 14ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 30 lagun.

20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarra kanpoan: Malen eta Maddi
“Azkenaldian, herriko oholtzak Usurbilgo emakume gazteen ahalduntze-prozesuaren lekuko izan dira. Malen Azpiazu eta Maddi Zuloaga prozesu horren adibide ditugu: talentua eta ausardia gainezka, euren ahots indartsuez gozatzeko aukera paregabea izango dugu Kultur Biran”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 14ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.


UZTAILAK 18, LARUNBATA
20:00 “Birritan bortxatua” antzezlana eta Jurgi Ekizaren emanaldia Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.
“Antzerkia eta zuzeneko musikak uztartuko ditu uztaileko hirugarren larunbateko proposamenak. Batetik, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen eskutik, “Birritan Bortxatua” antzezlana izango dugu ikusgai. Nagore bortxatua izan da: salaketa jarri, eta epaiketa nola bizi duen kontatuko du antzezlan sakon eta beharrezko horrek. Nagore Laffageren eta Iruñeko talde bortxaketako epaiketetan oinarritua, euskarazko “fikzio-dokumental” estiloko antzezlana dugu.
Jarraian, Jurgi Ekizaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Willis Drummond taldeko sortzaile eta kantariak argitaratu berri du bere lehen disko bakarlari gisa. Rock ilun eta pertsonala, zati indartsu zein distortsionatuak, zati minimalista batzuekin nahastuz, ahots eta hitz gordinez datorkigu sortzaile lapurtarra”.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 16ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 60 lagun.


UZTAILAK 19, IGANDEA
Herri Kirolen Eguna
10:00 Sega ekitaldia Amitzaren eskutik, Udarregi Ikastolaren pareko belardian.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 180 lagunentzako lekua.

12:00 Gipuzkoako Harri Txiki altxatze Txapelketa Dema plazan.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Oharra: "eguraldi txarraren kasuan, pilotalekuan egingo da 158 pertsonako edukierarekin. Eguraldi onaren kasuan berriz, plazan egingo da 248 pertsonako edukierarekin".

18:00 Giza-proba eta ondoren idi-dema Dema plazan.
Sarrera: Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 114 lagunentzako lekua.

Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 16ra arteko epea. 


UZTAILAK 24, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Odolaren Mintzoa
“Odolaren Mintzoa talde usurbildarra formatu akustikoan gozatzeko aukera izango dugu Kultur Biran. Argitaratuak dituzten bi diskoetako abestiez eta bertsioz osaturiko kontzertua izango da”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 22ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 31, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Dalton Anaiak
“Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen akustikoa dugu Dalton Anaiak izeneko proiektu berria”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 29ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.