Kultur Bira

Dalton Anaien Aginagako kontzerturako izena emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 29a, 08:00

Kultur Biraren baitan bi hitzordu asteburu honetan; Donostiako 81. Musika Hamabostaldiaren baitako organo joleen kontzertua eta aurretik, Dalton Anaiak Aginagan. Usurbilgo taldearen ostiraleko emanaldirako izena emateko azken eguna duzue gaurkoa (hilak 29), usurbilkultura.eus atarian.

Ez ahaztu; sarrerak online eskuratzeko lehenbizi usurbilkultura.eus atarian erregistratu beharra dago. Ekitaldirako izena eman eta antolakuntzak zozketa egindakoan jakinaraziko zaizu parte hartu nahi duzun ekitaldirako txartelik egokitu zaizun edo ez.

Gogoan izan bi ekitaldiz gozatzeko aukera izango da asteburuan; Dalton Anaiak herriko talde berriaren emanaldia ostiralean Aginagan, eta igandean, Donostiako 81. Musika Hamabostaldiko organo kontzertua Salbatore Elizan.

KULTUR BIRA
UZTAILAK 31, OSTIRALA
22:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Dalton Anaiak
“Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen akustikoa dugu Dalton Anaiak izeneko proiektu berria”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 29ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

ABUZTUAK 2, IGANDEA
20:00 Loreto Fernandez Imaz organo jolearen eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren emanaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: "Couperin, Fauré, Messiaen, Guridi, Sorozabal eta abarren obra".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko uztailaren 30era arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.


ABUZTUAK 9, IGANDEA
20:00 Pablo Mezzelani (instrumentu multietnikoak), Pedro Aguinaga (biolina) eta Loreto Aramendi (órgano) hirukotearen emanaldia Salbatore Elizan.

Zehaztasunak: "Franck, Duruflé, Liszt eta “Vientos y Piedras” (Armenia, Bolivia, Afganistan, Argentina, Txina, eta beste hainbat lekutako pieza tradizionalak)".
Sarrera: sarrerak eskuratzeko abuztuaren 7ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik.
Edukiera: 95 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.