Binakako pilota txapelketa estreinako jardunaldian da, aginagar bat lehiakideen artean duela; Aitor Aranguren Errasti. Iñaki Artola kidearekin lehiatuko da edizio honetan. Estreinako jardunaldia aldiz, Olaizola II.-Rezusta bikotearen aurka jokatuko dute. Norgehiagoka ETB1-ek eta eitb.eus atariak eskainiko dute larunbat arratsalde honetan 17:30etan hasita.
Hemen datozen jardunaldien egutegia, aginagarra noiz eta noren aurka lehiatuko den:
1. jardunaldia: Urtarrilak 2, larunbata
Lizarran: Olaizola II.a-Rezusta vs Artola-Aranguren
2. jardunaldia: Urtarrilak 10, igandea
Bilbon: Urrutikoetxea-Imaz vs Artola-Aranguren