Istripu larria bart Aginagan

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 2a, 07:52

Istripuan motorzale bat larri zauritu zen.

Istripu larria bart N-634 errepidean, 9. kilometroan. Aginagan hain zuzen, moto baten eta auto baten artean. Ostegun gau honetan izan da, Trafiko Zuzendaritzaren arabera Intxaurreta inguruan. Aipatu moduan, iturri ezberdinen arabera, auto batek eta moto batek elkarren aurka jo zuten. Motorzalea larri zaurituta eraman zuten ospitalera. 

Istripua gertatu berritan N-634 errepidea itxi zuten. Orio aldetik zetozen ibilgailuak A8 autopistara desbideratu zituzten. Gauerdia baino lehen zabaldu zuten berriz N-634 errepidea.