Kultur Bira

Ugaitz Agirre eta Viafara Aginagan ikusteko izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 7a, 10:35

Kultur Birak ez du etenik. Ostiralean Aginagara helduko da zikloa. Ugaitz Agirreren "Non dago Amaia?" bakarrizketa saioa eta Viafara taldea estreinako kontzertuan ikusteko aukera izango da Eliza Zaharraren atarian. Hitzorduotarako izena emateko azken eguna duzue gaurkoa (uztailak 7), usurbilkultura.eus plataforman. Astebururako ekitaldi gehiago iragarri dira Usurbilen (Herri Kirolen Eguna) eta Santuenean (Andoni Egañaren "Neretik" emanaldia).

KULTUR BIRA 2021
Uztailak 9, ostirala
20:00 Ugaitz Agirreren "Non dago Amaia?" saioa+Viafara taldea kontzertuan, Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Amaiak ezkutaketan jolastu nahi, eta zenbatzen hasterako, desagertu da begien bistatik. Pailazoa metropoli zoroan murgildu da 'non zaude Amaia?' oihuka eta oihuka, baina neskatoaren arrastorik topatu ezinda. Bestalde, Viafara 2019an eratzen hasi ziren musika taldea da. Su txikian eta maitasun osoarekin gauzatzen ari den proiektua dugu. Taldea Patxi Gabilondo (baxua eta ahotsak), Aritz Zabaleta (gitarra eta ahotsak), Jon Guadix (gitarra eta ahotsak) eta Iñaki Irazustak (bateria eta ahotsak) osatzen dute. Rock and rollak hiltzen jarraitu behar du!".
Edukiera: 65 lagun.
Sarrerak: uztailaren 7ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).


Uztailak 10, larunbata: Herri Kirolen Eguna
12:00 Giza proba: herritarren arteko "desapiyua" Dema plazan.
Zehaztasunak: "Goizeko saioan herritarren arteko desapiyo ederraz gozatzeko aukera izango dugu herriko Dema PLazan.1800 kg.ko UR EPEL harritik tiraka ariko dira 20 minutuz bi hirukote hauek:
-1. hirukotea: Aitor Alkorta Etxeberria, Iurgi Mendiluze Zuloaga, Berdaitz Larrarte Zuloaga.
-2. hirukotea: Aimar Zuloaga Segurola, Imanol Zaldua Unanue eta Gabi Sarasola Ibargoyen".
Edukiera: 135 lagun.
Sarrerak: uztailaren 8ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

18:00 Aizkolari eta harri-jasotzaileen lehia Usurbilgo frontoian.
Zehaztasunak: "Arratsaldeko saioan kronometroaren beharrik ez da izango.Aizkolari eta harrijasotzaile banaz osaturiko bi bikote hauek ariko dira lehia bizian. Hiru harri ezberdinekin jardungo dira harrijasotzaileak eta aizkolariek hiru froga egingo dituzte. : kolpekoa,azkartasunekoa eta konbinatua . Erronka ederra Ostolaza harri eskolatik datozen Udane eta Gorka Etxeberria eta Esnal anai aizkolarien artean gauzatuko dutena".
Edukiera: 135 lagun.
Sarrerak: uztailaren 8ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).


Uztailak 11, igandea
20:00 Andoni Egañaren "Neretik" emanaldia Santuenean.
Zehaztasunak: "Bere bizitzari oso loturiko egiazko gaiak jorratu ditu Andoni Egañak bertso-sorta batean, eta "Neretik" emanaldia sortu. Aspalditik zuen kezka batetik sortu du ikuskizuna Egañak: bertso-paper ugari eta onak egiten direla, baina ez direla sozializatzen. Horregatik erabaki zuen bere sorta sortu eta emanaldiak egitea, Jon Ostolaza trikitilariarekin batera".
Edukiera: 67 lagun.
Sarrerak: uztailaren 9ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).


Uztailak 17, larunbata
20:00 Floxbin eta Idoia Asurmendi kontzertuan, Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Floxbin 2013an sortutako talde usurbildarra da. Metal estiloa ardatz duten abesti indartsu eta hitz zorrotzekoak dira eurenak. Idoiaren kasua euskal eszenako berezienetako bat da. Ahoz aho eta gairik argitaratu gabe, kontzertu deigarriak lotzea lortu zuen Jazzaldian, Txillida Leku Museoan eta Donostia Festibalean".
Edukiera: 65 lagun.
Sarrerak: uztailaren 15era arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.