Kultur Bira 2021

Viafararen kontzertua eta Ugaitz Agirreren ikuskizuna atzoko protagonistak

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 10a, 09:03

Ugaitz Agirre taularatu zen lehendabizi, uste baino bi ordu beranduago Aginagako Eliza Zaharraren atarian. "Non dago Amaia?" ordubete inguruko lana eskaini zuen bertaratutako dozenaka lagunen aurrean. Ondoren, Viafara musika taldea igo zen oholtzara kontzertu bikain bat eskaintzeko.