Kultur Bira

"Albertoren bakarrizketa" entzuteko izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 30a, 10:11

Asteburuan Aginagan ospatuko den Kultur Birako lehen ekintzetarako izen ematea itxita du edo ixtear da antolakuntza usurbilkultura.eus plataforman. Alberto Pikabea aginagarrak larunbatean eskainiko duen bakarrizketa saiorako izen ematea gaur itxiko dute.

KULTUR BIRA AGINAGAN
Urriak 1, ostirala
18:30 Eliza zaharraren irekiera erakusketa.

22:00 Kontzertu gaua Aginagako Ariztitxo frontoian: Lukiek eta Ibil Bedi taldeak.
Zehaztasunak: "Lukiek Mungian sortutako talde bizkaitarra da eta Belako taldeko kitarrajole eta kantaria den Josu Ximunek, Antton Goikoetxeak eta Christian Rodriguezek osatzen dute. Rock doinu indartsuak jotzen dituzte! Ibil Bedi 2018an sortutako musika talde nafarra dugu, Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeako bost gaztez osatua: Ibai Osinaga, Amets Aranguren, Areta Senosiain, Eder Escalera eta Javier Larrañetak osatzen dute taldea. Maitasunaz, zalantzez, ezustekoez, galeraz eta bizipenen inguruan abesten dute. Kantuak poparen bueltan ibiltzen dira orokorrean bestelako ukituak ere somatzen direlarik".
Edukiera: 150 lagun.
Izen ematea: irailaren 29ra arte, usurbilkultura.eus plataforman.


Urriak 2, larunbata
06:30 Oilasko biltzaileen irteera trikitilariekin Atarialde elkartetik.
Izen ematea: aginagaherria@gmail.com

16:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Sekañan.
Izen ematea: aginagaherria@gmail.com

19:00 Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak Eliza Zahar atarian.

21:00 "Albertoren bakarrizketa" Ariztitxo frontoian.
Zehaztasunak: "Albertok ez du aurkezpenik behar. Ezaguna dugu aginagarra. Bere umoreagatik eta antzerkigintzagatik ezaguna da eta makina bat bakarrizketa egin dituen arren lagun artean lehen aldia izango du publikoarekin. Estreinakoz aritzeko San Praixkuetako plazan izan behar zuen bai ala bai".
Edukiera: 40 lagun.
Izen ematea: irailaren 30era arte, usurbilkultura.eus plataforman.


Urriak 3, igandea
17:00 Potxin eta Patxin pailazoen saioa Ariztitxo frontoian.
Zehaztasunak: "Potxin eta Patxinen ikuskizunak denetik dauka pailazoak, malabareak, zirkua eta musika! Ordubete inguruz gozatzeko aukera edukiko dute etxeko txikienek!".
Edukiera: 150 lagun.
Izen ematea: urriaren 1era arte, usurbilkultura.eus plataforman.

19:00 Film proiekzioa Eliza Zaharrean: "Chihiroren Bidaia".

Urriak 4, astelehena
10:00 Haurrentzako jokoak Ariztitxo frontoian.
Izen ematea: aurrez, aginagaherria@gmail.com helbidean.

12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian.
Izen ematea: aurrez Arrate zahar egoitzan.

15:00 Karaokea Eliza Zaharrean.
Izen ematea: momentuan bertan.

19:00 Toka txapelketa herrikoia Ariztitxo frontoian.
Izen ematea: momentuan bertan.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.