Kultur Bira

Lukiek eta Ibil Bedi taldeek alaitu zuten lehen gaua Aginagan

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 2a, 12:57

Aginagako lehen gaua gozatze aldera, gaueko hamarretatik aurrera hainbat pertsona hurbildu ziren frontoira Lukiek eta Ibil Bedi taldeen kontzertuak ikusteko. Orain arteko jende gehien hartzeko aukera izan zuten, eta aulkietan eserita izan bazen ere, gozatu ederra hartu zuten hurbildutakoek.