Usurbilkultura.eus

Kultur Biraren ostean, Magia Eguna Aginagan

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 11a, 10:03

Tailer eta ikuskizun banarekin, txikienen artean harridura eragingo duen Magia Eguna antolatu du Aginagako Antxomolantxa Elkarteak larunbaterako, urriak 16.

Berriki ospatu duten Kultur Biraren ostean, ekimen gehiago Aginagan; oraingoan etxeko txikienentzat. Urriaren 16rako Magia Eguna antolatu du Antxomolantxa elkarteak; tailerra eguerdi partean eta "Harritzearen abilezia" ikuskizuna arratsalde parterako.

HAURRENTZAKO MAGIA EGUNA
Urriak 16, larunbata
12:00 Haurrentzako tailerra Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Zenbatetan sentitu nahi izan zinen mago txikia zinenean? Zenbatetan desiratu zenuen zure eskuekin magia egin ahal izatea, eta zure lagunak eta familia harritzea? Imaginatu mago bat etortzen dela eta bere sekretu ezkutuenak erakusten dizkizula. Gaur zure zorteko eguna da".
Sarrera: 5 euro (arratsaldeko magia ikuskizuneko sarrera barne). 
Nori zuzendua: 5 urtetik gorakoentzat.
Izen ematea: urriaren 15a baino lehen, usurbilkultura.eus plataforman.

18:00 "Harritzearen abilezia" ikuskizuna.
Zehaztasunak: "Inpaktu handiko ekoizpena, joku landu, ilusio handi eta ideia originalekin. Hodei magoaren ohiko umoreak eta bere laguntzailearen presentzia eszenikoak publikoa harrapatuko dute ordu bat baino gehiagoz, erritmo aldaketekin, sorpresekin eta publikoak antzokitik abesten ateratzea erangingo duen soinu bandaz beteriko proposamenarekin".
Sarrera: 3 euro.
Izen ematea: urriaren 15a baino lehen, usurbilkultura.eus plataforman.

Antolatzailea: Antxomolantxa elkartea.