80 urte bete dituztenak omendu zituen Gure Pakea elkarteak larunbatean

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 11a, 17:32

Gure Pakea Usurbilgo Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak 80 urte bete dituztenak omendu zituen larunbatean Aginaga Sagardotegian eginiko bazkarian. 81 urtekoak ere tartean ziren, pandemia egoera dela eta joan zen urtean omenaldia nahi bezala egiterik izan ez zutelako. Familiakoz eta lagunez inguratuta ospatu zuten egun berezia omenduek.

Larunbateko bazkarian omendu zituzten herritarrak: Ignacio Arruti Gonzalez, Gloria Franco Calvo, Francisco Garcia Alvarez, Filde Gude Blanco, Jose Loidi Mujica, Narciso Lopez Gutierrez, Constancio Martin Martin, Maria Rosario Menendez Rodriguez, Martin Jose Mindeguia Ezcurra, Angel Nuñez Rodriguez, Luis Roldan Ruiz eta Maria Pilar San Sebastian Arruti.