Magia Eguna ospatzen ari dira gaur Aginagan

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 16a, 14:14

Magia Eguna ospatzen ari dira gaur Aginagan. Haurrek magia ikusi eta magia ikasteko aukera izan dute. Goizeko 12etan dozenaka ume elkartu dira Eliza Zaharrean magia tailerra egiteko. Papiroflexia eta magian egun erabiltzen diren trikimailu batzuk ikasteko aukera izan dute gaztetxoek.