LARUNBAT GIROTUAK AGINAGAN
Azaroak 6, larunbata
Goizean, txikientzat nahiz handientzat joko librea eta eskulanak.
7-12 urte artekoentzat ihes gela ("scape room"). Sarrera mugatuak, interesdunek bidali mezu bat, gurasoelkartea@aginaga.eskolatxikiak.eus helbidera.
Eguerdian, eskolako bazkaria.
Arratsaldean, karaokea Txatxilipurdirekin.
Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea.
Azaroak 13, larunbata
20:00 "Futbolistok II", Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Azkenekoz 2013an izan zen Aginagan eta nonbait ez zigun guztia kontatu. Oraingoan trapu zahar guztiak kontatuko dizkigu. Animatu zaitezte arratsalde bikain bat pasatzera Eliza Zahar berrituan!".
Sarrera: 5 eurotan, usurbilkultura.eus atarian eta Arraten.
Antolatzailea: Antxomolantxa.
Azaroak 27, larunbata
22:00 Kultur gala Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "bertan izango dira bakarrizketak, musika-emanaldiak eta bestelako kultur ikuskizunak".
Izen ematea: usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Bidean.