Aginagan gogotik disfrutatu dute gaztetxoek

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 7a, 12:44

Aginagako eskolan festa eguna izan zuten atzo. Gaztetxoek denetariko tailerrak egiteko aukera izan zuten: eskulanak, jolasak, marrazketa... Eliza Zaharrean, ihes gela berezia prest zeukaten laborategiko misterioa argitzeko, eta baita lortu ere. Goiz eder horren ostean, bazkaria egin zuten frontoian guraso eta lagunekin, eta arratsaldean, Eliza Zaharrean karaokean abestu eta dantzatzeko aukera izan zuten.