Kultur asteburua herriko txoko ezberdinetan. Batetik Santuenean "musika kalean denontzat" iragarria zuen bertako auzo elkarteak larunbaterako, azaroak 27. Arratsalde eta iluntze partean auzotar bat, DJ Gorkamendi musikaz girotzekoa zen Santuenea 17:00-21:00 artean. Bitan zatitzekoa zuen saioa; hasieran, "Txikidantz" emanaldia gaztetxoentzat, eta segidan gazte eta helduei zuzendurikoa. Aipatu moduan ordea, eguraldiagatik hitzordua bertan behera uztea erabaki du antolakuntzak.
Kultur Gala Aginagan
Larunbata borobiltzeko, elegante jantzi eta Aginagako Eliza Zaharberritura. Azaroaren 27an, gaueko 22:00etan hasita Kultur Gala aipatu elkargunean. "Bakarrizketak, musikariak, magia, sorpresak eta fotokola" iragarri du antolakuntzak. Sarrerak aurrez eskura daitezke 8 eurotan eliza ondoko Arrate tabernan. Trukean lehen tragoa doan iragarri dute. Bertara joan asmo dutenei elegante jantzita joatea eskatzen zaie. "2 orduko saio bikaina izango dugu", iragarri dute.