Abenduaren 5ean, EITBren bitartez herritar askok jarraitu zuten Miriam Arrillaga eta Enara Gamindek jokatutako finalerdietako partida. Aginagarra gailendu zen orduan 22-15 eta finalerako txartela eskuratu zuen. Amaia Aldai izango du orain aurrean, eta txapela eskuratu ahal izateko hura gailendu beharko du.