Miriam Arrillaga txapeldunorde Master Laboral Kutxa txapelketan

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 22a, 11:50

Igandean jokatu zen Master Laboral Kutxa txapelketako pilotak mistoko finala. Miriam Arrillaga aginagarra izan zen finalistetako bat Amaia Aldairen aurka, baina aginagarrak ezin izan zuen gailendu. Txapeldunorde geratu da txapelketan, beraz.

Mungiako frontoian igande eguerdian ekin zioten txapelketako finala jokatzeari. Arrillagak Aldai hartu behar zuen mendean 2019an lortutako txapela defendatzeko, baina 14-22 gailendu zitzaion dimoztarra. Emakumeen pilotak urtetik urtera indar gehiago hartzen du, eta horren lekuko da aurten izan den parte hartzaile kopuru altua.