Iritsi da Olentzero Aginagara

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 23a, 21:22

Harrera beroa egin diote arratsaldean Aginagako ume eta gaztetxoek Olentzerori. Ikazkina arratsaldeko 18:00k pasata agertu da Sekañako bidegurutzera, eta lagun asko izan ditu zain. Trikitixa eta pandero doinuz lagunduta, haur eta gaztetxoek Eliza Zaharreraino lagundu diote Olentzerori.

Olentzero astoa eta laguntzaileekin agertu da Aginagara, eta musikarekin hartu dute Aaginagarrek. Behin Eliza Zaharrera jaitsita, gutunak eman zizkiote Olentzerori, eta Gabon hauetarako zer nahi duten azaldu diete. Zertxobait jateko aukera ere izan dute gerturatutako dozenaka haur eta helduk.