Binakako Master Laboral Kutxa lehiaketan arituko da Miriam Arrillaga

Erredakzioa 2022ko urt. 26a, 10:16

Binakako Master Laboral Kutxa aste honetan hasiko da. 84 pilotarik eman dute izena aurten, tartean Miriam Arrillaga aginagarrak. Asteburu honetan, Larrabetzun hasiko dira kanporaketak. Irungo pilotalekuan, martxoaren 27an jokatu dira final handiak.

VI. edizio honetan ere, pilota goxoa eta pilota mistoko txapelketak izango dira, beste bi azpitaldetan banatuta, elite maila eta promozio maila. Miriam Arrillagak ez du lan erraza izango ohiko aurkari nagusiak aurrean izango baititu: Amaia Aldai lau eta erdiko txapelduna, Olatz Arrizabalaga San Mateotako txapelduna zein Leire Garai azpitxapelduna.