Oria arraunlarien lehiatoki asteotan

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 2a, 08:00

Arraunlarien lehiatokian bilakatuko da errioa otsailaren 13an eta 19an ospatuko diren txapelketekin.

Datozen asteetan Oria bitan biziaraziko dute estropadek. Batetik Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketa eta aulki mugikorrekoa jokatuko da otsailaren 13an, eta astebete beranduago, hilaren 19an Oriaren Traineru Jaitsiera. Biak ala biak Orion amaituko dira, hasi berriz Aginagako bi eremuotan; Mapilen eta "Saikolan".

ARRAUNEAN ORIAN
Otsailak 13, igandea
13:00 Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketa/Aulki Mugikorra.
Modalitateak:
6 kilometro (Mapiletik): Jubenilak eta Absolutuak.
4 kilometro (Saikolatik): Kadeteak; Beteranoak; Egokituak.
2,5 kilometro: Infantilak.

Otsailak 19, larunbata
16:00 28. Oriaren Traineru Jaitsiera Aginagatik Oriora.
Probaren ibilbidea: 6 kilometrokoa Mapiletik Oriora eta 4 kilometrokoa Saikolatik Oriora.