Santa Ageda bezpera

Santa Ageda bezpera ohiturak eskatu moduan ospatu dute Aginagan

Erredakzioa 2022ko ots. 4a, 15:31

Santa Ageda bezpera egunez, urtero legez, Aginagako Eskolako haurrak kalera atera dira makilak hartuta abesti tradizional eta modernoago batzuk kantatzera. Eskolatik abiatu eta Aginagako baserrietatik eta sagardotegitik pasata, eskolara itzuli dira atzera.