Odolaren Mintzoak "Hauskor" lana aurkeztu du Aginagako Eliza Zaharrean

Erredakzioa 2022ko otsailaren 20a

Maddi eta Elene taularatu dira lehenengo Aginagako Eliza Zaharrean. Ia 200 sarrera salduta, uste baino beranduxeago eman diote hasieran kontzertuari. Abesti ezagunak abestu dituzte eta gitarrekin lagundu. Ondoren, jendea musika gosez zegoen, eta Odolaren Mintzoa taldea igo da oholtzara "Hauskor" lan berria aurkeztera.