Iñaki Errasti, Ondarroan 2023ra arte

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 1a, 08:15

Aginagarrak Ondarruko arraunlari taldeko entrenatzaile izaten segiko du 2023. urtera arte.

Klubak berak baieztatu eta bertako tokiko hedabideak berri eman duenez, Iñaki Errastik Ondarruko arraunlarien ontzia gidatzen segiko du 2023. urtera arte. 2018. urtetik darama "Antguako Ama"-n entrenatzaile gisa taldean eta baita arraunlari moduan lehiatzen ere. Kluba pozik da Errastik urteotan eginiko lanarekin.