Kontzertu gauak datozen larunbatetan Aginagan

Aginagako Eliza Zaharra elkargunearen eskutik, kontzertu gauak datorren hamabostaldian.

Odolaren Mintzoa taldekoen "Hauskor" eta Elene eta Maddiren kontzertuekin girotu zuten gunea otsailean. Hilabete honetan kontzertu gau gehiago; Skasti, Martin de Marte, Kaleko Urdangak eta Unidad Alavesa taldeak gonbidatu dituzte Aginagako Eliza Zaharra elkargunera. Lehen emanaldiak larunbat honetan bertan:

Martxoak 19, larunbata
22:30 Skasti eta Martin de Marte kontzertuan.
Sarrerak: 5 eurotan aurrez
usurbilkultura.eus plataforman.

Martxoak 26, larunbata
22:30 Kaleko Urdangak eta Unidad Alavesa kontzertuan.
Sarrerak: 10 eurotan aurrez
usurbilkultura.eus plataforman.

Antolatzailea:
Aginagako Eliza Zaharra elkargunea.