Badator 22. Korrika

Lasterketa txikia ospatuta, Aginagako Eskola ere 22. Korrikan parte hartzeko prest

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 7a, 13:10

Aginagako eskolako komunitatea Korrika Txikia ospatuta, 22. Korrikaren lekukoa hartzeko prest da.

Ordu batzuk baino ez dira geratzen eta prest dira Aginagan! Irudiotan duzuen asteazken bazkalostean ospaturiko Korrika Txikiarekin entrenatuta, eta aipatu bezala, Korrika nagusiari harrera beroa egiteko perst da Aginagako Eskola. 

Ikastetxe aurreko plazatik abiatu eta Aginagako kaxkoari itzulia eman zioten asteazkenean, haur, guraso eta irakasleek. Lekukoa ikasleen artean eskuz esku ibili ostean, amaieran barruan zeraman mezu sekretua plazaratu zuten. "Hitzekin" aldarria darama aurtengo Korrikak. Abestia dantzatuz borobildu zuten hitzordua.

Korrika Txikia ospatuta, euskararen aldeko lasterketa noiz iritsiko zain dira Aginagako Eskolakoak. Haiek izango baitira oriotarren ostean, lekukoa hartzen lehenak. AEK-ren ekimena Mapilera helduta, goizeko 6:00ak aldera San Praixku guraso elkarteak hartuko dute; Aginagako eskolako haur eta gurasoek. Kaxkorainoko bidea egingo dute, haurrak elkarri lekukoa pasatzen ibiliko dira tarte horretan.