"Tabuen kutxatik oholtzara"

Minbizia inguratzen duten tabuak oholtza gainera

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 30a, 09:48

"Tabuen kutxatik oholtzara" bertso saio musikatu solidarioa ospatu dute ostiral honetan Aginagako Eliza Zaharra elkargunean. Une hunkigarriak bizi izan dira.

Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Miren Artetxe eta Eli Pagola bertsolari laukotea Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara Aginagako Eliza Zaharrean. Honaino ohiko bertso saio bati buruz ari garela dirudi, baina ez. Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musikariekin bertso saio musikatua izan da hilaren 29koa Aginagan. Eta saioko izenburuak zehazten duen moduan, tabuak oholtzaratu dituzte. Kasu honetan, minbiziaren bueltan indarra hartzen dutenak. "Tabuen kutxatik oholtzara" emanaldi solidarioa baita, Inurri elkarteak sustaturikoa. "Minbiziaren inguruko tabu ezberdinak kaleratzeko eta oholtzaratzeko", jarri zuten abian ekimena errealitate hau hurbiletik bizi duten gaixo eta zaintzaileen bilgune honen sortzaileek Eliza Zaharreko emanaldian azaldu zutenez. Baina finean, "minbiziari besarkada potolo bat eman nahiko genioke". Proiektuari buruzko xehetasunak izaninurri.com atarian.