Bertso-ibilaldi bikaina biribildu dute Aginagako erriberan

Erredakzioa 2022ko apirilaren 30a

Bertso-ibilaldi bikaina biribildu dute Aginagako erriberan hainbat herritarrek. Jakoba Errekondoren azalpenak laguntzeko, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariak ibilbidea bertsoz alaitzen ibili dira. Ia bi orduz, Aginagako erriberak ezkutatzen dituen sekretuak azaleratu dituzte eta giro ederrean goiz pasa ederra osatu.