Santueneko jaiak amaitu berritan, inguruotako azken festen zain jada. Aginagako San Praixkuak ate joka ditugu; hiru urteren ostean, indarberrituta, ohiko formatuan eta bi astebururen bueltan ospatuko dituzte, irailaren 30ean hasi eta urriaren 8ra arte.
Egitaraua josia du jada Aginagako Jai Batzordeak. Lekua hartzen hasteko garaia duzue; urriaren 1ean ospatuko den herri-afaritarako txartelak erosteko irailaren 22ra arteko epea finkatu dute. Arraten; 30 eurotan helduenak eta 12 eurotan haurrenak.
AGINAGAKO JAIAK
Irailak 30, ostirala
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian, pregoi eta brindisarekin; xanpaina gure kontu!
19:00 Txosna irekiera.
19:00 San Praixkuetako argazki erakusketa.
20:00 Txema Pikabearen liburu aurkezpena Eliza Zaharrean.
21:00 Albertoren bakarrizketa Eliza Zaharrean.
Urriak 1, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildlik.
17:30 Karaokea Eliza Zaharrean.
18:30 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saio Eskola Txikiaren aurrean.
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak irailaren 22ra arte Arraten; 30 eurotan helduenak eta 12 eurotan haurrenak.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Laiotz taldea.
02:30 Euskal Rumba Eliza Zaharrean: Kilimak eta Dj Jotatxo.
Urriak 2, igandea
16:00 XXXIX. Mus Txapelketa. Izen-ematea 15:30-16:00 artean Eliza Zaharrean.
17:30 Haurrentzako tailerra: Zizka Mizka.
19:00 Haragi egosi, txorizo banaketa eta sagardo dastaketa.
Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, bertsolariek alaituta.
18:00 Herri kirolak frontoian, herritarren arteko erronka!
19:30 Sardina eta Sagardo banaketa trikitilariz alaitua.
Bitartean, XXXVIII. Toka Txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
Urriak 7, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak.
17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak!
19:00 Tortilla patata txapelketa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak Arraten izango dira eskuragarri eta sare sozial bidez eskatutakoak gordeko dira. Urriaren 1era arte izango da izena emateko aukera.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Ameba eta Rodeo.
Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna
17:00 Txan Magoa.
18:00 Txosna irekiera.
18:00 Andoni Ollokiegi.
Ondoren, poteo girotua.
00:00 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Fan & Go.
03:30 Dj Bull Eliza Zaharrean, goizaldera arte.
08:00 Errefus bilketa.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.