Aginagako jaiak

Aginaga San Praixkuetan murgiltzear

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 26a, 11:20

Aginaga jaietan murgiltzear dute. Badatoz San Praixkuak!

Datozen bi asteburuotan Aginagan jai! Adi Jai Batzordeak josia duen egitarauari:


AGINAGAKO JAIAK
Irailak 30, ostirala
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian, pregoi eta brindisarekin; xanpaina gure kontu!
19:00 Txosna irekiera.
19:00 San Praixkuetako argazki erakusketa.
20:00 Txema Pikabearen liburu aurkezpena Eliza Zaharrean.
21:00 Albertoren bakarrizketa Eliza Zaharrean.

Urriak 1, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildlik.
17:30 Karaokea Eliza Zaharrean.
18:30 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saio Eskola Txikiaren aurrean.
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak irailaren 22ra arte Arraten; 30 eurotan helduenak eta 12 eurotan haurrenak.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Laiotz taldea.
02:30 Euskal Rumba Eliza Zaharrean: Kilimak eta Dj Jotatxo.

Urriak 2, igandea
16:00 XXXIX. Mus Txapelketa. Izen-ematea 15:30-16:00 artean Eliza Zaharrean.
17:30 Haurrentzako tailerra: Zizka Mizka.
19:00 Haragi egosi, txorizo banaketa eta sagardo dastaketa.

Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, bertsolariek alaituta.
18:00 Herri kirolak frontoian, herritarren arteko erronka!
19:30 Sardina eta Sagardo banaketa trikitilariz alaitua.
Bitartean, XXXVIII. Toka Txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!

Urriak 7, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak.
17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak!
19:00 Tortilla patata txapelketa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak Arraten izango dira eskuragarri eta sare sozial bidez eskatutakoak gordeko dira. Urriaren 1era arte izango da izena emateko aukera.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Ameba eta Rodeo.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna
17:00 Txan Magoa.
18:00 Txosna irekiera.
18:00 Andoni Ollokiegi.
Ondoren, poteo girotua.
00:00 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Fan & Go.
03:30 Dj Bull Eliza Zaharrean, goizaldera arte.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.