Aginagako Jaiak

Txema Pikabearen liburu aurkezpena eta Albertoren bakarrizketa bart arratsean Aginagan

Txema Pikabeak liburua aurkeztu zuen atzo iluntzean bere herrian eta ondoren, Albertoren elkarrizketarekin barrez lehertzeko aukera izan zuten Eliza Zaharrera hurbildutakoek. Hasi dira jaiak Aginagan eta astebetez giro ona eta musikarik ez da faltako.

 
 

 

AGINAGAKO JAIAK

Urriak 1, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildlik.
17:30 Karaokea Eliza Zaharrean.
18:30 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saio Eskola Txikiaren aurrean.
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak irailaren 22ra arte Arraten; 30 eurotan helduenak eta 12 eurotan haurrenak.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Laiotz taldea.
02:30 Euskal Rumba Eliza Zaharrean: Kilimak eta Dj Jotatxo.

Urriak 2, igandea
16:00 XXXIX. Mus Txapelketa. Izen-ematea 15:30-16:00 artean Eliza Zaharrean.
17:30 Haurrentzako tailerra: Zizka Mizka.
19:00 Haragi egosi, txorizo banaketa eta sagardo dastaketa.

Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, bertsolariek alaituta.
18:00 Herri kirolak frontoian, herritarren arteko erronka!
19:30 Sardina eta Sagardo banaketa trikitilariz alaitua.
Bitartean, XXXVIII. Toka Txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!

Urriak 7, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak.
17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak!
19:00 Tortilla patata txapelketa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak Arraten izango dira eskuragarri eta sare sozial bidez eskatutakoak gordeko dira. Urriaren 1era arte izango da izena emateko aukera.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Ameba eta Rodeo.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna
17:00 Txan Magoa.
18:00 Txosna irekiera.
18:00 Andoni Ollokiegi.
Ondoren, poteo girotua.
00:00 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Fan & Go.
03:30 Dj Bull Eliza Zaharrean, goizaldera arte.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.