Aginagako jaiak

Oilasko biltzaileek dantza giro bizian osatu dute Aginagako bira

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 1a, 16:16

Oilasko biltzaileen birak dantza eta festa giroa lau haizeetara barreiatu ditu larunbat goizean zehar, Aginagan barrena.

Goizean goiz esnatu diren arren, eguerdi partean dantza eta festarako gogo biziz ziren San Praixkuen bigarren eguna esnarazi duten oilasko biltzaileak. Aginaga osoan barrena egin duten biraren azken txanpakoak dituzue albiste honi atxikitako irudiak. Belaunaldi gazteenak helduagoekin bat egin duteneko unea. Belaunaldi arteko jaialdi ederra osatu dute larunbat goiz honetan. Etxe guztietan eskuzabalik eta pozarren hartu dituzte oilasko biltzaileak. Irudiok horren lekuko.

Egun luzea dute gaurkoa; goizean goiz hasi eta parranda zaletuenek igande goizera arte luzatuko dutena. Gaurkoa, parranda gau luzea izango baitute gautxoriek.


AGINAGAKO JAIAK
Urriak 1, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
17:30 Karaokea Eliza Zaharrean.
18:30 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saio Eskola Txikiaren aurrean.
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak irailaren 22ra arte Arraten; 30 eurotan helduenak eta 12 eurotan haurrenak.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Laiotz taldea.
02:30 Euskal Rumba Eliza Zaharrean: Kilimak eta Dj Jotatxo.

Urriak 2, igandea
16:00 XXXIX. Mus Txapelketa. Izen-ematea 15:30-16:00 artean Eliza Zaharrean.
17:30 Haurrentzako tailerra: Zizka Mizka.
19:00 Haragi egosi, txorizo banaketa eta sagardo dastaketa.

Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, bertsolariek alaituta.
18:00 Herri kirolak frontoian, herritarren arteko erronka!
19:30 Sardina eta Sagardo banaketa trikitilariz alaitua.
Bitartean, XXXVIII. Toka Txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!

Urriak 7, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak.
17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak!
19:00 Tortilla patata txapelketa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak Arraten izango dira eskuragarri eta sare sozial bidez eskatutakoak gordeko dira. Urriaren 1era arte izango da izena emateko aukera.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Ameba eta Rodeo.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna
17:00 Txan Magoa.
18:00 Txosna irekiera.
18:00 Andoni Ollokiegi.
Ondoren, poteo girotua.
00:00 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Fan & Go.
03:30 Dj Bull Eliza Zaharrean, goizaldera arte.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.