Aginagako jaiak

Aginagarren bilgune, bart gaueko herri afaria

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 2a, 12:07

Ehunetik gora lagun batu zituen herri afariak abiatu du, San Praixkuen itzulerako lehen parranda gau luzea.

Aginagarren bilgune izan ohi dira San Praixkuak, baina bilgune funtzio are handiagoa egiten du lehen asteburuan antolatzen duten herri afariak. Ariztitxo pilotalekua elikagai ederrez, baina batez ere herri giro bikainaz hornitu zuten bart. Belaunaldi ezberdinetako ehunetik gora herrikide batu zituen aginagarrek beraiek sukaldatutako otorduak.

Herri afari aurreko tartea poteoak girotu zuen, eta poteoa Rakel Pujana eta Jon Ostolaza, trikitilari eta panderojoleen eskutik Arrate tabernaren ataria girotu zuen erromeriak. Dantzarako gogoa erakutsi zuten hainbat lagunek.

Laiotzek lehenbizi, Kilimak eta Dj Jotatxok gero, dantza batean jarri duten gautxorien parranda luzearen biharamuna gaur. Arratsalde partean itzuliko dira ospakizunak Aginagara:

AGINAGAKO JAIAK
Urriak 2, igandea
16:00 XXXIX. Mus Txapelketa. Izen-ematea 15:30-16:00 artean Eliza Zaharrean.
17:30 Haurrentzako tailerra: Zizka Mizka.
19:00 Haragi egosi, txorizo banaketa eta sagardo dastaketa.

Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, bertsolariek alaituta.
18:00 Herri kirolak frontoian, herritarren arteko erronka!
19:30 Sardina eta Sagardo banaketa trikitilariz alaitua.
Bitartean, XXXVIII. Toka Txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!

Urriak 7, ostirala: Ume eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak.
17:30 Txokolate banaketa eta buruhandi gaizto-gaiztoak!
19:00 Tortilla patata txapelketa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak Arraten izango dira eskuragarri eta sare sozial bidez eskatutakoak gordeko dira. Urriaren 1era arte izango da izena emateko aukera.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Ameba eta Rodeo.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna
17:00 Txan Magoa.
18:00 Txosna irekiera.
18:00 Andoni Ollokiegi.
Ondoren, poteo girotua.
00:00 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Fan & Go.
03:30 Dj Bull Eliza Zaharrean, goizaldera arte.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.