Aginagako Jaiak

Mus txapelketa jendetsuan 22 bikote aritu dira norgehiagoka eta 4 saritu

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 2a, 21:01

Jaietako lehen asteburua amaitutzat eman dute Aginagan. Mus txapelketa jendetsua izan da 22 bikoterekin eta lau onenek sariak jaso dituzte. Haur eta gaztetxoentzat tailerra izan da eta helduek txorizo eta haragi egosi pintxo ederrak jateko aukera izan dute sagardo pixka batekin.

Mus txapelketan bikote irabazlea Jimy eta Jose Luis Bruñok osatutakoa izan da. Bigarren Dolo eta Pilar Errasti ahizpak, eta hirugarren Eñaut Pagola eta Unai Imaz lagunak izan dira. Laugarren postuarekin sarituak berriz Mari Angeles Arruti eta Joxe Juan Murua.